XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURKETAKO ULERPENAREN ERREKUPERAZIOA
Hezitzaileek akordio batera iritsi beharko dute hartu beharreko neurriei eta egin beharreko ariketei (errekuperazioko planei) buruz, ikasleengan irakurketako ulerpen apala eragiten duten kausei erremedioa aurkitu ahal izateko.

Horixe izango litzateke, izan ere, errekuperazioaren funtsa.

Aipatu kausa horiek, zeinahi eratakoak izanda ere, beti dute halako grabetasun bat eta horretxegatik arreta berezi batekin zaindu beharrekoak izaten dira.

Ezer esaten hasi baino lehen argi utzi nahi genuke, kapitulu honetan ematen diren orientabide eta ariketek ez dutela agortzen, eta ezta nahi ere, gaia.

Bakarrik nahi litzatekeena da, irakasleei errekuperazioko ariketa posible ugari eta desberdinen artetik mostra bat ematea, gero eurek berek topatuko dituzte eta gainerakoak beren interesa, kreatibitatea eta ikerketako ahalmena bilaketako lan horretan martxan jarriz gero.

Oinarrizko lau aspektuetako errekuperazioa
Irakurketako ulerpenaren oinarrizko lau aspektuen diagnostikoa egiterakoan, (interpretazio, oroimena, antolamendua eta balorazioa) irakasleak behar hainbat ariketa prestatzen saiatu behar du ikasleek aurkezten dituzten akats guztien kontrako abilezia egokiak garatu ahal izateko. (Ikus azkeneko laukia).

Ulerpen apalaren kasuetan ematen diren akatsak zuzentzeko ariketak eta orientabideak.

Ondoren ematen ditugun ariketak eta orientabideak, irakurketako ulerpen apalaren kausak zuzentzeko proposa daitezkeen beste hainbat eta hainbaten arteko batzuk besterik ez dira.

1. Irakurketaren funtsezko helburuari buruzko kontzientzia-falta.

Irakasleek, eskuartean dituzten eta ez dituzten medio guztiez baliatuz, ikasleen kontzientzietan sartzen saiatu behar dute irakurketan ez dagoela irakurtzen dena ulertzea baino ezertxo ere garrantzizkoagorik.

Edozein irakurketarekin hasi aurretik, egunean behin baino gehiagotan irakurtzen bada ere, galdera hau zuzendu behar die beti maisuak edo maistrak bere ikasleei....

Zer da garrantzizkoena egin behar dugun irakurketan?.

Eta erantzunak inongo duda-mudarik gabea izan behar du: Irakurtzen duguna ulertu!.

Lehen gradutik bertatik, eta arrazoi gehiagorekin hurrengoetan, irakatsi behar zaie haurrei irakurtzen dutena beti asmo batekin irakurtzen ohitzen.